XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorpuzti eguna (C)

Egiazko ogia

Melkisedekek ogia ta ardoa eskeini zituan.

Gn 14,18-20

Ogi onetatik jaten eta kaliz onetatik edaten dozuen bakotxean, Jaunaren eriotzea iragarten dozue.

1 kor 11,23-26

Jan eben danak asetu arte.

Lk 9,11b-17

Gorpuzti eguna ospatzen dogu gaur.

Eukaristiaren jaia.

Jai andi bi egiten ditugu Eukaristiaren omenez.

Eguen Gurenez, bata; arratsalde orretan, Jesusegaz batzen gara azken aparian, lurrean egin zan leenengo eukaristia oroimenduz.

Eta Gorpuzti egun au, altarako Jaunari zor deutsagun agiriko goralmena ta omenaldia eskaintzeko.

Jesusek gugaz egon gura eban munduaren azkenerarte.

Eta orretarako eukaristia asmau eban.

Azken aparian, apostoluekaz egon zan Jesus berbera da gaur gugaz dagoana, bere gorputz-odol, gogo ta arimaz; Kristo berbera.

Jesusek egunero-egunero, jaiero-jaiero egiten dau eukaristia ori gure eleizako altaran, eta zuri eta niri, utsik barik deia egiten deusku bere maaian jarteko.

Adiskide batek bere adiskideari itxaroten deutsan lez, jaiero zure zain daukazu Jesus.

Ez egiozu gorrik egin bere deiari, orregaz min emoten deutsazu eta.

Orain itaun bat egin bear deutsagu Jesusi: Zer dala eta, gelditu zan bera gugaz altarako illunpe ixil orretan?

Eta Jesusen erantzuna: zuen maitasunarren!

Gugaz bat egiñik bizi gura dau Jesusek.

Onan dino berak: Nire gorputza jan eta nire odola edaten dauana neugan bizi da ta ni beragan.

Ez da au teologo edo aita santu baten esana.

Jesus berberak esana da.